MAIZ EGITENDIREN GALDERAK

Ba al dago taxi-geltokirik?

Geltokiak 2 taxi-geltoki ditu, bata geltokiko -2. solairuan kokatua dago, autobus-nasaren ondoan, geltokiaren ordutegira mugatutako erabilera duena.
Bestdea 0. solairuan dago, geltokiko markesinaren eta hiriko autobus-geltokiaren ondoan.

Zein da Iruñeko Geltokiaren irekitze-ordutegia?

Iruñeko Autobus Geltokia urteko 365 egunetan dago zabalik, 06:30etik 23:00etara, abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a izan ezik.
Ibilgailuen aparkalekua urteko 365 egunetan dago zabalik, 24 orduz.

Non dago Iruñeko Geltokia?

Iruñeko autobus-geltokia hiriko erdigunean dago, Yanguas eta Miranda kaleko 2. zenbakian.

Non eros ditzaket txartelak?

Geltokian bertan, honako konpainia hauen txartelak erosi ahal izango dituzu:
BURUNDESA, ALSA/CONDA, PLM, ARTIEDA, ESTELLESA, BILMANBUS, MONBUS ETA INTERBUS.

Erosi Txartela

Non itxaron dezaket autobusari?

Nasa ezberdinetan, autobusari itxaroteko tokia eta arlo horretan dauden panel digitaletan informazio guztia aurkituko duzu. Denbora luzez itxaron behar baduzu, itxaroteko aretoan egitera gonbidatzen zaitugu, bertan ere informazio-panelak baitaude.

Zer egin dezaket autobusaren zain nagoen bitartean?

Iruñeko Autobus Geltokian autobusaren zain zauden bitartean, zerbait edan edo jan dezakezu gure kafetegian edo buelta bat eman gure merkataritza-galerian zehar.

Ba al dago zaintzarik?

Barruko zein kanpoko eremua zainduta daude, telebista-zirkuitu itxi (CCTV) moderno eta oso bati esker, eguneko 24 orduetan. Gainera, segurtasun-zaindari bat dugu eguneko 24 orduetan.

Eta oraindik zalantzak baditut?

Mesedez, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko 948203566 telefono-zenbakira deituz edo
info@estaciondeautobusesdepamplona.com helbidera idatziz.

Zein ibilbide egin ditzaket?

Iruñeko Autobus Geltokian hasiera edo helmuga duten ibilbide guztiak ezagutzeko, Lineak eta ordutegiak atala kontsultatu behar duzu.

Kotxez sar daiteke Geltokira?

Geltokiak 385 plazako aparkalekua du ibilgailua aparkatu ahal izateko, tarifa oso merkeekin eta modalitate desberdinetako abonuekin. Kontsultatu gure tarifak eta abonuak.