Izendatutako geltokia

Bezero ezgaitua edo mugikortasun murriztua duenaentzako informazioa

IRUÑEKO AUTOBUS GELTOKIAK, EBko 181/2011 Erregelamendu europarrak ezartzen duen bezala, autobus eta autokar bidezko bidaiarien eskubideei buruzkoa, “GELTOKI IZENDATU” gisa seinalatuta dago. Horrek esan nahi du arreta espezializatua eta doakoa ematen zaiela zerbitzua eskatzen duten ezgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsona erabiltzaileei.

Geltokiko informazio-gune orokorra zerbitzu hori eskatu duten pertsonak hartzeko lekua ere bada.

Doako Laguntza!

Izendatutako geltokiek doako laguntza eman behar diete garraioa erabiltzean mugikortasuna murriztuta ikusten duten pertsonei (ezgaitasun fisiko, intelektual edo bestelako batengatik, iraunkorra zein aldi baterakoa izan), baldin eta haien egoerak arreta egokia eta bidaiari guztiei eskainitako zerbitzuak haien beharretara egokitzea eskatzen badu.

Zer egin behar du bidaiariak zerbitzua eskatzeko?

  • Laguntza 24 ordu lehenago eskatu behar du, eta honela egin dezake:
  • Duen ezgaitasuna egiaztatu.

    Duten ezgaitasuna egiaztatu beharko dute eta eskatzen duten laguntza mota jakinarazi (gurpil-aulkian doa, andadorea darama, txakur gidaria du, laguntzailea behar du…)

  • Topagunea izendatu.

    Harrera-lekua informazio-gunea izango da normalean; hala ere, bidaiariak harrera geltokiko beste leku batean egitea eskatzen badu, jakinarazi beharko du.

Zer ekintza burutuko ditu geltokiko langilegoak?

Geltokiak laguntza eskatzen duten pertsonen eskura jarri behar ditu erraztasunak, honako hauek ahalbidetzeko:

  • Bidaiariarentzako arreta-fitxa egitea.
  • Garraio-enpresarekin berrestea PMR bidaiariarentzako beharrezko neurriak dituela.
  • Bidaiariari harrera egitea topagunean, autobusaren irteera/etorri baino 30 minutu lehenago gehienez.
  • Bidaiariaren iritsiera kontrol-postura komunikatzea.
  • Bidaiariari laguntzea.
  • Ekipajea kargatzea.
  • Ontziratzen eta eserlekura sartzen laguntzea.

Zer ekintza burutu behar ditu bidaia egiten duen garraiolariak?

  • Bidaiaria lehenik konpainiarengana jotzen badu, geltokiari eskatzailearen iritsiera jakinaraztea, aurrez ezarritako denborarekin.
  • Bidaiariari ibilgailura sartzeko erraztasunak ematea, igogailuak, gurpil-aulkiak edo bestelako laguntza erabiliz, beharrezkoa bada.
  • Eserlekuetara sartzea.
  • Laguntza-txakur bat autobusetan edo autokarretan eramatea.
  • Bere ekipajea deskargatzea.
  • Ibilgailutik jaistea.