Estación de Autobuses de Pamplona

Castellano | Euskara
Iruñeko Autobus Geltokia > Memoria arkitektonikoa

Memoria arkitektonikoa

Vista aérea de la ciudadelaZiudadela (1571. urtekoa) Iruñeko hirigintza-erreferentzia nagusia da. Espainiar Errenazimenduko arkitektura militarraren erakusgarririk onena eta Europan asmatutako defentsa-multzorik nabarmenetako bat da. Ziudadelak eta inguruan duen berdeguneak, Gazteluko Inguruneak,   hiriko birika berdea osatzen dute, guztira 280.000 metro koadroko azalera hartzen baitute.

Hasierako egiturak pentagono erregularreko forma zuen. Bost bastioi zituen: San Felipe El Real, Santa Maria eta Santiago, eta gaur egun ia erabat desagertu diren San Anton (horren hondarren gainean Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa eraiki zen, horregatik Baluarte deitzen zaio) eta Victoria. Azken biak hiriaren lehen zabalgunea egiteko eraitsi ziren. Halaber, harresi-barrua eta inguruan duen ezponda kontserbatu dira.

Ondoan, Iruñeko Bidaiarien Errepideko Garraio Geltokia dago. Iruñeko Udalak sustatu zuen, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Azysa Taldeak eta Gea 21 enpresak osatutako ABEEak (aldi baterako enpresa-elkarteak) bereganatu zituen geltokiaren eraikuntza, ustiapena eta gestioa. Eraikuntza-lanen kostua 40 milioi eurokoa izan da. Obrak 2005eko uztailaren 20an hasi ziren, eta 27 hilabete geroago, 2007ko azaroaren 9an, Yolanda Barcina alkateak inauguratu zuen geltokia.