Estación de Autobuses de Pamplona

Castellano | Euskara

Geltokia

Dársena de autobusesYanguas y Miranda etorbidean dago, 35.000 metro koadroko berdegunearen azpian eta Ziudadelako harresi-barruaren ondoan. Sarbidea estalitako markesina beiraztatu batean dago. Ondoan gainazaleko erreia du, eta, bertan, hiri barruko autobus-geralekua, desgaituentzako aparkalekuak eta taxi-geltokia daude.  Etorbidean oinezkoentzako bi pasabide daude; geltokitik hara igotzeko, eskailera mekanikoak, finkoak eta igogailuak erabil daitezke. Geltokiak lau erreiko bi arrapala ditu autobus eta taxientzat, eta lau erreiko beste bi arrapala ibilgailu partikularrentzat, auto-pilaketarik gabe sartu eta irteteko. Sarbideak eta irtenbideak Foruen plazan eta Bakearen plazan daude.

Komunikazio-zerbitzu aurreratuez osatutako multzo handia du: dartsena zirkular bat 28 autobus aparkatzeko eta beste 24 aparkaleku osagarri, ezin hobeto seinaleztaturik, informazio elektronikoa hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez) eskaintzen duten zutabeei esker.

Bancos de la zona de esperaHorrez gain, geltokiak zerbitzu hauek ditu: itxarongune handia, eserlekuak, kafetegia, 18 leihatilaz osaturiko txarteldegia, informazio-bulegoa, irteera-orduak eta iritsiera-orduak adierazten dituzten pantaila elektronikoak, kontsigna automatikoa eta eskuzkoa, eta taxientzako aparkalekua.
Bi korridore zabalen bidez, merkataritza-zentrora joan daiteke. Bertan, 18 lokal eta bi jatetxe daude; horietako batek sarbidea du kanpoaldetik.

Geltokian trafikoa kontrolatzeko zentro bat, segurtasun-kamerak eta zaintzaileak daude etengabe lanean.

Instalazioak osatzeko, 17.000 metro koadroko aparkalekua dago; bertan, errotazioko 400 plaza daude, minutukako tarifa merkearekin. Aparkalekutik geltokira zuzenean joan daiteke igogailu bidez.

  •  Aire girotua
  •  Elbarrientzako komunak
  •  Saltokiak
  •  Kontsignak
  •  Haur-oihalak aldatzeko gunea
  •  Kutxazain automatikoak
  •  Itxarongunea
  •  Jatetxeak
  •  Autobus- eta taxi-geralekuak
  •  Igogailuak
  •  Kafetegiak
  •   Lurpeko aparkalekua
  •  Eskailera mekanikoak
  •  WIFI
  •   Informazioa
  •  Telefono publikoak